Tokikom Liga ez da banakako lehia bat izango, baizik eta puntuaketa ertainen bitartez, zein eskualde nagusitzen den (kiroltasunezko lehia jatorrean, besterik gabe), horixe izango da jokoan egongo dena. Aldi berean, eskualde eta hedabide bakoitzaren inguruko lehia sustatzeko, talde hauetako bakoitzean ere sariak izango dira.
Tokikom Ligan parte hartuko duten hedabide eta eskualdeak izango dira:
- GUKA (Urola Kosta)
- Anboto (Durangaldea)
- Goiena (Debagoiena)
- Aiurri (Beterri – Buruntza)
- Barrena (Debabarrena)
- Arabako Alea (Arabar guztiei irekia)
- GiTB (Goierri)
- 28 Kanala (Tolosaldea)
- Hiruka (Uribe Kosta)
- Guaixe (Sakana)
Talde hauetariko bakoitza Egunean Behin jokoko talde bat gehiago izango da, baina berezitasun batzuk izango ditu. Bertan parte hartzeko, erabiltzaile bakoitzak bere profila osatu egin beharko du parte-hartzeko gogoa adieraziz, eta sustapenean parte hartzeko baldintzak onartuz (Tokikom eta hedabide bakoitzak sustapenerako kontaktatu ahal izatea, funtsean). Egunean Behineko jokalari guztiei dago berez irekia aukera, baina profila espezifikoki betetzea ezinbestekoa izango da, eta 10 taldeen artean bat bakarra aukeratzea ere (ezin du batek bi tokitan parte hartu, baina bai Egunean Behineko gainerako ohiko taldeetan).
Bertan parte hartzeko, erabiltzaile bakoitzak bere profila osatu egin beharko du parte-hartzeko gogoa adieraziz
Inportantea azpimarratzeko: Tokikom Ligako talde batean sartzeko, norberaren profileko ezarpenetatik, aplikazioaren goiko menuan ezkerrean zeure abatarrean klikatu, eta hortxe duzu aukera.
Talde bakoitzeko sari-zozketetan parte hartzeko, era berean, zozketak egingo dira profila osatzen dutenen artean: profila aurpegi-argazkia, izen-deiturak, adina eta herria adieraziz betetzen dutenek izango dute aukera sarietarako.
Tokikom Ligako talde batean sartzeko, norberaren profileko ezarpenetatik, aplikazioaren goiko menuan ezkerrean zeure abatarrean klikatu, eta hortxe duzu aukera
Ligako hedabide/eskualdeen arteko lehiari dagokionez, Egunean Behinen eta Aiurrin argitaratuko da sailkapena aste bakoitza amaitzean. Kiroltasunezko lehia jatorra besterik ez dago hor jokoan, jokalari guztien ekarpena da eskertzekoa, aurretik ala behetik aritu. Hori bai, talde bakoitzaren puntuaketa ertaina aterako da 7 egunetan talde bakoitzean jokatzen dutenen artean, eta hortaz, talde batean 20 lagun izan, eta bestea 104, berdintasun faktore hori sartuko da.
Aiurri (Beterri – Buruntza) taldeko kide izateak saria dakar
Aiurrik Egunean Behineko denboraldi gehienetan sariak zozkatu ditu Aiurri taldean. Bertan ehunka dira jokatzen aritu direnak eta sarien artean Aspilla baserriko saski ekologikoak, Arruti gozotegiko pastak, sagardoa... zozkatu izan ditugu.
Denboraldi berri honetan Tokikom Ligarako beren begi sortu den Aiurri (Beterri – Buruntza) izeneko taldekideen artean egingo dugu zozketa. Bat egin gurekin “Aiurri (Beterri-Buruntza)” taldean eta lagun gaitzazu Tokikom Ligan! Parte hartzeak, gainera, saria dakar: astero-astero, eskualdean ekoiztutako sagardo-botilak zozkatuko ditugu talde berri horretako partaideen artean.
Bat egin gurekin “Aiurri (Beterri-Buruntza)” taldean eta lagun gaitzazu Tokikom Ligan!
Beheko pantaila-irudian saiatu gara talde berrira batzeko gida bisuala egiten:
Egunean Behin lehiaketako sariak
Bederatzi asteko lehian, Tokikomek berak babestuko duen asteez gain, beste babesle hauek ere izango dira:
- Mihiluze telebista saioa.
- EHUko Informatika Fakultatea, bere 50. urteurrenean.
- Azpilur, azpiegitura eta ekipamendu publikoen kudeatzailea.
- Euskaber, eusko labeleko arrautza ekologikoak
- Latxa, Hitz Zentroak sortutako adimen artifizial (AA) euskalduna
- Xiba, denborapasen joko / aplikazio berria
- Tagzania, joko gegrafikoa
Denboraldi amaierako sariak, Tokikomek jarriak, izango dira:
- Denboraldi irabazlearentzat, TOKIKOM mertxandisin gauzekin pack bat eta barruan Zumaiako Zelai talasoterapiarako sarrera.
- Zozketaz, hiru sari: Bati, TOKIKOM pack hori, talasoteratia eta guzti; eta beste bik haririk gabeko aurikularrak jasoko dituzte.


