Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandak Asteasun joko du igandean

Aiurri 2026ko maiatzaren 14a

Andoaingo Udal Musika Banda Asteasuko hainbat kulturgileekin Usarrabin, 2023ko maiatzean

Usarrabi pilotalekuan eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo du emanaldia, Mikel Emezabalek zuzenduta. Kontzertuaren aurretik, 11:30ean, kalejira egingo du, musika zaleak girotzeko.

Asteasuko musika zaleek gogoan edukiko dute Andoaingo Musika Banda lehen ere izan dela Asteasun. Hain zuzen, 2021eko azaroan eta 2023ko maiatzean azken urtetan.

2023ko azaroan Usarrabi pilotalekuan eman zuen kontzertuan, besteak beste, Andoaingo Musika Eskolako irakaslea den Mirari Irurtzun asteasuarrak pandemia garaian konposatu zuen Asteasu abestia lehenengo aldiz interpretatu zuten zuzenean.

Orduko hartan, Asteasuko hainbat kulturgile (abeslariak, musikariak, dantzariak, bertsolariak...) izan zituen bidaide Bandak. Egun hartako argazki-sorta eta bideoak, ikusgai hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!