Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia maiatzaren 11ren hasi eta uztailaren 12aren arte luzatuko da, 9 asteko lehian. Ohiko asteko babesletzak eta sariak izango dira, eta denboraldikoak ere bai.
Bestalde, Tokikom Liga delakoan, Aiurri (Beterri–Buruntza) taldean astero-astero eskualdean ekoiztutako sagardoa zozkatuko da. Denboraldiko lehen zozketan sariduna "Nago" urnietarra izan zen. Eta, bigarrena "Mariaje" lasartearra. Hark eraman du etxera Altuna sagardotegiko kaxa. Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!
Tokikom Ligako sailkapena, bigarren astea igarota
Hedabideen arteko ligan, hauxe sailkapena:
Ligan parte hartzeko aukera duzu oraindik. Egin bat gurekin!
TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Aiurri (Beterri–Buruntza).
TOKIKOM Ligako saridunak