Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia martxan da. Ohiko asteko babesletzak eta sariak izango dira, eta denboraldikoak ere bai. Bestalde, Tokikom Liga delakoan, Aiurri (Beterri–Buruntza) taldean astero-astero eskualdean ekoiztutako sagardoa zozkatuko da. Denboraldiko lehen zozketan sariduna "Nago" urnietarra izan zen. Bigarrena, "Mariaje" lasartearra. Eta hirugarrena ere lasartearra da: "Mikelog". Hark eraman du etxera Mizpiradi sagardotegiko kaxa. Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!
Tokikom Ligako sailkapena, hirugarren astea igarota
Hedabideen arteko ligan, hauxe sailkapena:
Ligan parte hartzeko aukera duzu oraindik. Egin bat gurekin!
TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Aiurri (Beterri–Buruntza).
TOKIKOM Ligako saridunak
2. astea: Mariaje (Lasarte-Oria).
