Egunean Behin | Tokikom Liga

"Sasu" urnietarra, Egunean Behineko laugarren sariduna

Aiurri 2026ko ekainaren 9a

Tokikom Ligako laugarren astean, Aiurri (Beterri–Buruntza) taldeko partaideen artean, zozketa egin da eta irabazlea "Sasu" lasartearra izan da. Dagoeneko jaso du Zabalako sagardo-botila sorta, Aiurrikoen eskutik.

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia martxan da. Tokikom Liga delakoan, Aiurri (Beterri–Buruntza) taldean astero-astero eskualdean ekoiztutako sagardoa zozkatuko da. Denboraldiko lehen zozketan sariduna "Nago" urnietarra izan zen. Bigarrena, "Mariaje" lasartearra. Hirugarrena ere, lasartearra: "Mikelog". Laugarrena, "Sasu" urnietarra. Hark eraman du etxera Zabala sagardotegiko kaxa. Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!

Tokikom Ligako sailkapena, laugarren astea igarota

Hedabideen arteko ligan, hauxe sailkapena:

 

 

Ligan parte hartzeko aukera duzu oraindik. Egin bat gurekin!

TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Aiurri (Beterri–Buruntza).

TOKIKOM Ligako saridunak


1. astea: Nago (Urnieta).

2. astea: Mariaje (Lasarte-Oria).

3. astea: Mikelog (Lasarte-Oria).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!