Egunean Behin | Tokikom Liga

"Izaskun" andoaindarra, Egunean Behineko zazpigarren sariduna

Aiurri 2026ko ekainaren 30a

Tokikom Ligako zazpigarren astean iritsi da: andoaindar batek irabazi du zozketa! Aiurri (Beterri–Buruntza) taldeko partaideen artean, zozketa egin eta gero, irabazlea "Izaskun" andoaindarra izan da. Dagoeneko jaso du Zabalako sagardo-botila sorta, Aiurrikoen eskutik.

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia martxan da. Tokikom Liga delakoan, Aiurri (Beterri–Buruntza) taldean astero-astero eskualdean ekoiztutako sagardoa zozkatuko da. Denboraldiko lehen zozketan sariduna "Nago" urnietarra izan zen. Bigarrena, "Mariaje" lasartearra. Hirugarrena ere, lasartearra: "Mikelog". Laugarrena, "Sasu" urnietarra. Bosgarrena, "Unax" lasartearra. Seigarrena, "Jon Ander" adunarra. Eta, zazpigarrena "Izaskun" andoaindarra.

Tokikom Ligako sailkapena, seigarren astea igarota

Hedabideen arteko ligan, hauxe sailkapena:

 

 

Ligan parte hartzeko aukera duzu oraindik. Egin bat gurekin!

TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Aiurri (Beterri–Buruntza).

TOKIKOM Ligako saridunak


1. astea: Nago (Urnieta).

2. astea: Mariaje (Lasarte-Oria).

3. astea: Mikelog (Lasarte-Oria).

4. astea: Sasu (Urnieta).

5. astea: Unax (Lasarte-Oria).

6. astea: Jon Ander (Aduna).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!