Iñaki Arregi eta Koldo Antolinez, Euskal Herriko udal hautetsiek Bergaran egindako ekitaldian

Ikerfolkeko Iñaki Arregiren gidaritzapean aritu ziren dantzariak, Euskal Herriko ehunka udal hautetsiek Bergaran atzo egin zuten ekitaldian. Urki dantza taldeko Koldo Antolinezek ere protagonismo berezia izan zuen, banderaren arboltzearen errituarekin.

Euskal Herriko ehunka udal hautetsiek Bergaran atzo egin zuten ekitaldian garrantzia handia hartu zuten elementu kultural eta sinbolikoek; euskal erakunde historikoen protokolo instituzionalarekin lotutako euskal dantzek, batik bat.

Arlo horretan aditua den Iñaki Arregiren gidaritzapean aritu ziren Udaberri, Oñatz eta Argia dantza taldeko kideek. Urki dantza taldeko Koldo Antolinezek ere bere protagonismo berezia hartu zuen zeremonia horretan.

Hain zuzen, atzo telebistetako albistegietan eta gaurko egunkarietako azalaren batean nahiz barruko erreportajeetan toki berezia hartzen du Antolinezek, Euskal Herriko eta Gipuzkoako armarrik dituen bandera lau haizetara zabaltzen lehenbizi (Santa Krutz jaietan, Ezpata Dantzaren zeremonian Andoaingo banderarekin bezalatsu), eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren esku uzten ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!