Euskaraldian izena eman dutenek astelehenetik aurrera jaso ditzakete txapak

Oraindik Euskaraldian izena eman ez dutenek aukera dute horretarako webgunearen bitartez edota txapak banatuko diren lekuan bertan.

Azaroaren 16tik aurrera jaso daitezke Euskaraldiko txapak Amasa-Villabonan. Goiz eta arratsaldeko ordutegian, aurrez izena eman dutenek Udaleko Euskara zerbitzura edo Berdura plazara gerturatu beharko dute Ahobizi zein Belarriprest bezala identifikatzen dituzten txapak jasotzera.

GOIZEZ - Azaroaren 16, 17, 18, 19
Ordua: 09:00 – 14:00
Lekua: Udaletxeko Euskara Zerbitzuan

ARRATSALDEZ - Azaroak 17, 18, 19
Ordua: 18:00 – 19:30
Lekua: Berdura plazan

Ekimenean izena emateko aukera
Oraindik izena eman ez dutenek ekimenean parte-hartzeko aukera dute txapak banatuko diren lekuan bertan edo Euskaraldiko webgunean.

[EMAN IZENA]

Euskaraldiko materiala salgai
Txapak jasotzeaz gain, Euskaraldiko materiala erosteko aukera ere egongo da. Etxeko leihoetan edo balkoietan jartzeko banderolak eta Belarriprest edo Ahobizi musukoak euskuratzeko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!