Gabonak | Aiztondo

Kaleetako gabonetako argiteria abenduaren 19an piztuko da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko abe. 12a, 12:02

Herritarren artean sortu den interesa kontuan izanik, Amasa-Villabonako udalak jakinarazi du aurtengo gabonetako argiak datorren abenduaren 19an, astelehena, piztuko direla lehen aldiz.

Udalak 2020an hartutako erabakiari eutsi dio eta argiteria hau ipintzeko inbertsioa guztira 8.000 eurokoa izango da. Gogoratu behar da 2020. urtean (pandemia garaiko lehen gabonetan) udalak gabonetako argiteria jartzeko aurrekontua %60an murriztea erabaki zuela, aurreko legealdian (2018-2019ko gabonetan kasu) udalak 20.000 eurotik gorako gastua egiten baitzituen argi hauek jartzeko.
 
Azker urteetan bezalaxe argi gehienak herriko erdigunean ezarriko dira; kale Nagusian, kale Berrian, Txistulari plazan, Santio kalean eta Errota, Larrea eta Arroa auzoetako errepide ondoko zuhaitzetan.
 
Argi hauek ezarri eta martxan jartzeko, udalak dagokion kontratazio prozedura garatu du eta udal teknikariek hiru enpresa ezberdinen proposamenak aztertu ondoren, Hernanin kokatuta dagoen Mycolux SL enpresa kontratatzea erabaki du. Enpresa honetako langileak pasa den asteburuan hasi ziren argi puntuen instalazio lanekin. 
 
Gabonetako argi guztiak kontsumo baxuko LED argiak izango dira eta ondorioz, argi hauek sortuko duten argindar kontsumoaren igoera oso txikia izango dela aurreikusten da.  



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!