Martxoaren 3an, osteguna, 18:30ean Bastero aretoan Transfeminismoari buruzko hitzaldia eskainiko dugu Josebe Iturriotzen eskutik. Klabeak eta aldarrikapenak ekarriko dizkigu mugimendu feministari ahots berriak gehituz, feminismoaren berrizendapenean kokatzen gaituztenak.
Martxoaren 5ean, larunbata, hainbat talderen bertsioak joko dituzten DUDIK-P musika taldearekin gozatzeko aukera izango dugu. 19:00etan izango da Gaztetxean. Sarrera 5 eurokoa izango da eta Lanbroa tabernan, Irunberrin eta Kale Nagusiko LI dendan erosi ahal izango dira.
Eta azkenik, apurtuta eta menpean nahi gaituen sistema batekin amaitu nahi dugulako, ezin dugu kalea eta aldarrikapena utzi. Entzun diezaguten, sistema matxista, heteropatriarkal eta binario batekin amaitzeko; nahi dugun bezala bizitzeko, izateko eta sentitzeko eskubidea dugulako eta ez horregatik erasotuak izateko. LGTBIQ+ kolektibo osoaren eskubideak aldarrikatzeko, eta nola ez, egunotan Barakaldon eta Tolosan izandako sexu-erasoak salatzeko. Horregatik guztiagatik, martxoaren 8an, asteartea, Goikoplazatik arratsaldeko 18:30ean abiatuko den manifestazioan parte hartzera gonbita luzatzen dugu.
Zapaltzen gaituen sistemari sua!!!