Covid19 | Datuak egunez egun

Noraino iritsiko da Gipuzkoako intzidentzia-tasa?

Erabiltzailearen aurpegia C19 Analisia 2021ko abe. 7a, 19:03

Faktore askoren menpe badago ere, Gabonen ondoren egun duguna baina handiagoa izan daiteke 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua.

Zaila da esaten, faktore askoren menpe baitago. Intzidentzia-tasa altuenetarikoa duten eskualdeetako grafikoari begiratzen badiogu, badirudi, balio batetik aurrera, hauen intzidentzia-tasa egonkortzen hasten dela.  Balio hori desberdina da eskualde bakoitzean, baina badirudi 1.200 eta 2.000 artean izan daitekeela kasu gehienetan. Herritarrek (batzuk behintzat) intzidentzia-tasa altu horietan jokabidea aldatzen dutela dirudi (berez, edota beren udalerrietako udalak bultzatuta).

Ondorengo egunetan hori baieztatuko balitz, Gipuzkoako intzidentzia-tasaren muga, epe laburrean, 1.500-1.700 inguruan egon daiteke.

Gabonetan, Eusko Jaurlaritzak neurri eraginkorrik ezartzen ez badu ere, litekeena da intzidentzia-tasa jaistea, edo behintzat, egonkortzea. Eta ez da izango pandemiak hobera egingo duelako, froga gutxiago egingo direlako baizik. Ihaz hori gertatu zen.
Neurri eraginkorrik ezartzen ez badira, ez ninduke harrituko, familia arteko bilkurak eta bestelako ospakizunen ondorioz, Gipuzkoako intzidentzia-tasak, Gabonen ondoren, 2.000eko langa gainditzea (altuagoa ere izan daiteke).

__

*2021eko abenduan 7an C-19 Analisia Facebook gunean argitaratuta.
*Gunea Urko Vallejo andoaindarrak kudeatzen du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!