Covid19 | Datuak egunez egun

Datuetatik abiatuta, grafiko interesgarriak

Erabiltzailearen aurpegia C19 Analisia 2021ko abe. 31a, 14:13

Datuetatik abiatuta, grafiko interesgarriak argitara eman ditu Urko Vallejo andoaindarrak. Baita hausnarketa interesgarria eskaini ere. Pandemiaren kontrola galdu dugula dirudienean, merezi du positiboen kopurua  zenbatzen jarraitzeak?

C-19 Analisia: "Grafikoan ikus daitekeenez, txertaketarengatik izan, edota Omicron aldaeraren sintoma arinagoengatik izan, egungo Koronabirusaren hilgarritasun-tasa (positiboen artean gertatzen diren heriotzen portzentaia) inoiz izan dugun baxuena da. Hala ere, askoz ere kutsatu gehiago izateagatik, oso posible da, seigarren olatu honetako heriotzen kopurua, aurreko bi olatuena baino handiagoa izatea".

C-19 Analisia: "Grafikoa ikusirik, eta azken egunetako datuak kontutan hartuta, ez ninduke harrituko, olatu honetako planta eta ZIUko ospitaleratu kopuruak aurreko lau olatuenak baino altuagoak izatea".

 

C-19 Analisia: "Inoiz baino proba gehiago egiten ari dira (atzo, 33.000tik gora), eta hala ere, positibotasuna (egiten diren probetatik positibo diren portzentaia) inoiz baino altuagoa dugu (atzo, %35). Benetako positibo kopurua datu ofizialek diotena baino askoz ere handiagoa izango dela jakinda, ba al du zentzurik, oraindik ere, positiboak kontatzen aritzeak? Agian bai, pandemia kontrolik gabe hedatzen ari dela baieztatzeko bada ere".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!