Covid19 | Datuak egunez egun

Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu dituen datuak ez dira batere onak izan

Erabiltzailearen aurpegia C19 Analisia 2022ko urt. 24a, 19:52

©UrkoVallejo

Gobernariek kontrakoaz konbentzitu nahi badigute ere, Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu dituen datuak ez dira batere onak izan.

Hauexek gaurko datuekin atera daitezkeen ondorioak:

  • 7 egunetako intzidentzia-tasa egonkortzen hasi da.
  • Positibitatea egonkor mantentzen ari da.
  • Positibo sintomatikoak egonkortzen hasi dira.
  • Ospitaleratuak egonkortzen hasi dira.
  • Hildakoek igotzen jarraitzen dute.
  • Eguneroko ospitalizazio berriak egonkortzen hasi dira.
  • Nagusienen intzidentzia-tasa ere egonkortzen hasi da.

Koronabirusak ez ditu egoera egonkorrak gustuko. Adierazleak egonkortzen direnean, kontrako norantza hartu ohi dute. Ondorioz, litekeena da, ondorengo egunetan egoerak okerrera egitea.

C-19 Analisia orrialdean, grafiko gehiago daude ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!