Andoain Euskaraldia'22

Muffinak eta txokolate beroa Euskaraldiak Goikoplazan jarriko duen karpan, ostiral honetan 18:00tan hasita

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2022ko aza. 30a, 11:02

Ostiralean, arratsaldeko 18:00tan hasita, ospakizuna izango dugu Goikoplazako karpan. Hitzorduz beteriko arratsalde-iluntzea izango da. Askaria edo meriendarekin hasiko da ekitaldia.

19:00 Dantza emanaldia

EGAPE: Euskaraldiaren kantutik abiatuta, koreografia sortu dute Urnietako dantzari gazteek. Urnietan plazaratu ondoren, andoaindarren aurrean dantza hori eta beste bi dantza gehiago eskainiko dituzte.

KLAAP: Euskaraldia abiatzearekin batera, Aiurri.eus bidez zabaldu zen Klaap dantza eskolako kideek prestatu zuten koreografia. Bideoak arrakasta handia izan du, eta Goikoplazan zuzen-zuzenean ariko dira.

20:00 Zezen suzkoa

LEBI ZEZEN-SUZKOA: Goikoplazan ibiliko da, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Aurretik muffinak banatuko dira karpan, eta gauean Beietz! musika taldea ariko da. Baina, emozio zale zareten handi eta txikiok, iluntzeko 20:00tarako prest egon zaitezte. Gau Beltzetik berriro irteteko prest dagoen "Lebi" zezen suzkoa zuen aurrean korrika ibiltzeko desiatzen dago eta!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!