ALTERNAKTIBA AZOKA: LARUNBATEAN

Erabiltzailearen aurpegia Fiare Banku Etikoa 2018ko eka. 10a, 02:00

Giro ederra izango dugu: azokaz gain, janari bilketa eta rock jaialdia

Esan genizuen azokan parte hartuko duten taldeen aurkezpena egingo genizuela eta hortara goaz.

FIARE BANKA ETIKOA

Beste banketxeak ez bezala, finantza-bitartekotzarako proposamen bat da banku etikoa, eta gizartea eraldatzearen alde lan egiten du. Horretarako, filosofia integratzaile batetik lantzen ditu kapitalaren bilketa, inbertsioa eta mailegua, eta justiziaren aldeko xede etikoetatik abiatuta, gainera. 

Interesaturik bazaude: https://www.fiarebancaetica.coop/eu

KOOP57

Aurrezki Etikoa bultzatzen duen finantzaketa zerbitzu kooperatiba da. Bere baliabideak ekonomia sozial eta solidarioa oinarri duten proiektuak maileguz laguntzera bideratzen ditu. 

Eta hau beraien web-orria: https://www.coop57.coop/eu/taxonomy/term/18396

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!