ANDOAINGO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS TALDEAK KONTUA IREKI DU FIARE BANCA ETICA-n

Erabiltzailearen aurpegia Fiare Banku Etikoa 2017ko mai. 23a, 02:00

Andoaingo Kaleratzeak STOP Desahucios Taldeak dituen diru sarrera eta gastuak kudeatu ahal izateko kontua ireki du FIARE Banca Etica-n.

Erabaki hau hartzeko arrazoien artean taldeak nabarmendu du: “apustu argi bat egiten dugu banka etikaren alde, ulertzen baitugu diruaren erabilera etiko bat egin behar dela, eta horrela bermatzen baita dirua ez dela etxebizitzarekin espekulatzeko erabiliko edo giza eta gizarte eskubiderik bortxatzen duten ekintzarik sustengatuko”.

Kaleratzeak STOP Desahucios izan da FIARE Banca Etica-n kontua ireki duen Andoaingo lehen elkartea, eta azkena ez izatea espero dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!