Larunbat honetako azoka bertan behera geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Fiare Banku Etikoa 2017ko mai. 19a, 00:23

Eguraldi aurreikuspenak txarrak direnez, larunbat honetarako iragarrita zegoen Ekonomia sozialaren azoka bertan behera geratu da. Udazkenean egiteko asmoa dago. Jarraituko dugu informatzen.

Herritar antolatuen eskuetan dagoen banketxea da FIARE, akziokako kooperatiba elkarte moduan eratua, lankidetza eta elkartasuna bultzatzea helburu duena.

Badakigu erabaki ekonomiko guztiak etika-erabakiak ere badirela, batzuen onerako zein besteren kalterako izan daitezkeelako. Horregatik, antolatu ditugun ekintzen bidez gure helburua eredu ekonomiko alternatibak mahai gainean jartzea da, hartzen ditugun erabakiek gizartean duten eragin zuzena ezagutzera emanaz.

Bigarren urtez Andoaingo FIARE Taldetik “Beste eredu ekonomiko bat, beste gizarte eredu bat “Jardunaldiak antolatu ditugu. 
Udaberri honetan bi ekintza antolatu ditugu:

  • Maiatzak 31, asteazkena. Hitzaldia eta solasaldia, “Ekonomia alternatiben bi eredu, hemen eta orain!”. Beñat Irasuegi (Fiare) eta Nekane Martinez (Goiener). 19:00tan Basteron.
  • Ekainak 3, larunbata. Ekonomia Sozialaren Azoka, 11:00etan Juanita Alkain Plazan. 

Andoaingo Informazio Puntua Gabriel Aresti 15 (atzekaldean) kokatua dago, hileroko 2. ostegunetan zabalik egongo da, 18:00-19:30ak bitartean: hurrengo datak ekainak 8 eta uztailak 13 izango dira. Telefonoa: 943303770. Email helbidea: fiare.andoain@gmail.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!