Zer da Fiare?

Erabiltzailearen aurpegia Fiare Banku Etikoa 2017ko mai. 18a, 02:00

FIARE herritarrek herritarrentzat egindako bankua da, gizarte entitateekin estatuan zehar sareak sortzen dituena. Ezagutu gaitzazu gure blog berrian edo, bestela, zatoz hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan gure arreta puntura, 18:00etan: han izango gaituzue proiektu honetan interesatuta dauden pertsona guztiekin egoteko prest.

1. FIARE herritarrek herritarrentzat egindako bankua da, gizarte entitateekin estatuan zehar sareak sortzen dituena.

2. FIARE-n pertsona guztiak berdinak gara: norberak egindako ekarpen ekonomikoak ekarpen, bozkatzerako orduan “pertsona bat=bozka bat” sistema erabiltzen da. Pertsona guztiak izan gaitezke FIAREren jabe.

3. FIARE-k ez du zure diruarekin espekulatzen, gizartean eta ingurumenean eragina duten proiektuetan inbertitzen du, eta ekonomia alternatibo eta elkartasunezko baten zerbitzura dago

4. FIARE-k BpE-ren barne operatzen du (Banca Popolare Etica) eta araututako banka da. Gaur egun, Espainia eta Italiako banku zentralen erregulazioaren menpe dago.

5. FIARE izaera lukratiborik gabeko banku jasangarria eta gardena da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!