ANDOAINGO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS TALDEAK KONTUA IREKI DUGU FIARE BANCA ETICA-n

Andoaingo Kaleratzeak STOP Desahucios Taldeak ditugun diru sarrera eta gastuak kudeatu ahal izateko kontua ireki dugu FIARE Banca Etica-n.

Erabaki honen bidez apustu argi bat egiten dugu banka etikaren alde, ulertzen baitugu diruaren erabilera etiko bat egin behar dela, eta horrela bermatzen baita dirua ez dela etxebizitzarekin espekulatzeko erabiliko edo giza eta gizarte eskubiderik bortxatzen duten ekintzarik sustengatuko.

Banka Etikarekin, AHAL DUGU.

http://www.fiarebancaetica.coop/eu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!