Familia horiek guztiek kontratua amaitzeagatik demandak dauzkatelako. Bi familia zaurgarri daude, gainera —Gloria laster etxegabetuko dute dena—, aurreko babes neurriei atxikita, eta ehunka kasu daude Gipuzkoan eta Euskadin.
Ohartarazi nahi dugu kontrako boto hori ez zaiola doan aterako Gipuzkoako Alderdi Popularrari. Jendaurrean salatuko ditugu, kaleratze-data jakiten den aldiro, familia zaurgarrien etxegabetzeen erantzule direlako.
Gogora dezagun PPk sistematikoki aurka bozkatu duela Kongresuan, Eusko Legebiltzarrean eta udaletan Etxebizitza Legearen aurka eta babes-sozialen luzapenen aurka. Juntsek kontrako botoa eman zuen otsailaren 28an ere, aurtengo abenduaren 31ra arte indarrean zeuden babes neurriak bertan behera utziz, eta hura onartu izan balitz Mari Carmen eta beste milaka kaleratze eragotziko lirateke.
Espainiako Kongresuan, bi lege-dekretuak (Mari Carmen dekretuak) bertan behera utzi dituzte hiru alderdi horiek, errentari handien espekulazio-interesak defendatzen baitituzte (putre-funtsak, bankuak, higiezinen enpresak). Eta handi horien jokabidea imitatzen duten errentari txikiek, etxebizitza duina eskuratzeko eskubide konstituzionala negozio bihurtuz.
Errege-dekretuak errentari handi eta txikien aurrean maizterren oinarrizko eskubideen defentsa ziren: Horrek esan nahi du plataformako 14 familia horiek eta alokairuak ordaintzen dituzten beste asko– egoera zaurgarrian eta bizitoki-alternatibarik gabe–, ez liratekeela kaleratuak izango, Mari Carmen bezalatsu, kontratua amaitzeagatik.
Zerrenda horri ez litzaizkioke gehituko Espainian amaitzen diren milioi eta erdi kontratu eta EAEn amaitzen diren 26.000 kontratu baino gehiago. 2028ko abenduaren 31n amaitzen diren kontratuen kasuan, bi urteko luzapenaz baliatzeko aukera izango luketelako.
Aldi baterako kontratuen eta gela-kontratuen negozioa, tensionatutako udalerrien kasuan aintzat hartzen ez direnak, behingoz, errege-dekretuan araututa geratuko litzateke
Izan ere, funts putreek finka osoak eta etxebizitzak erostea debekatuta egongo litzateke –haiek ezartzen duten lehen neurria alokairuen igoera espekulatiboa edo maizterrak etxetik botatzea eta kanporatzea baita—.
PP, Vox eta Junts pertsona eta familia zaurgarrien etxegabetzeen erantzule dira. Etxebizitza eskubidea da, ez negozioa.