GABON KOPLAK SORTZEN ESKOLAN

Gabonak ere ari dira gerturatzen, eta kantuan hasteko eztarriak berotu ordez, sortze lan ederra burutu dugu Larraulgo Eskolan: Gabon koplak.

Ixiar Eizagirre, eskolako guraso eta bertsolaria, izan dugu gurean bi asteartez. Ederra izan da berarekin batera gabon koplak sortzea. Baserriz-baserri, etxez-etxe, kantuan irtengo gara abenduaren 24an, eta guk sortutako koplak kantatuko ditugu. Ez goaz, ordea, koplak hemen idaztera (oraingoz). Entzun nahi badituzue, Larraula etorri beharko duzue. Eta noski, mila-pila esker, Ixiar!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!