Joan den astea nahiko berezia izan zen Larraulgo eskolan. Ekintza desberdinak izan genituen gurean eta bertara etorri zirenekin gozatu eta ikasteko aukera izan genuen. Hip-hop klaseak izan zituzten gorputzaldiko saioetan, familiak ere bertaratu ziren beraien txikitako jolas tradizionalak ikasleei erakustera eta primeran pasa genuen. Aranzadikoak ere hegaztien inguruko ikasleen jakintzak zabaltzera etorri ziren, asko gozatuz inguruko natur baliabideez. Amaitzeko, ostiralean, liburuaren eguna ospatu genuen, ikasle bakoitzak bere liburu kuttuna aurkeztuz, haur eskolako ikasleei kontakizunak eginez eta familiak berriro ere gurean kontalari paperean ipiniz. Mila esker, eskola aberasten eta ikasleen jakintzak zabaltzen laguntzeagatik!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!