Larraulgo eskolan, 2020-2021 ikasturtea aldapatsua eta zaila aurreikusten genuen arren, primerako kurtsoa izan dela goraipatu behar dugu.
Guztion arteko elkar lana, egoera bakoitzari erantzun zunena ematen jakin eta ikasleen lan ezin hobeari esker, ahaztuko ez dugun ikasturte bat bizitu dugu. Ikasturte honetan irriak, laguntasunak eta oro har zoriontasunak izan du lekua gurean. Gure eskola txikia guztion bihotzetan izango dugun altxor handian bilakatu dugu, bakoitzak bidean bere kimua utziaz.
Zoragarria izan da zuen bidelagun izatea. 2021-2022 ikasturtean ere bide beretik jarraituko dugu, guztion zoriontasuna ziurtatuz eta gure izaera lau haizetara goraipatuz. Gora Larraulgo eskola!