Eskerrak lehenik eta behin ikasleei, kontzertuaren protagonista nagusiei, baita gurekin bat egin zenuten, herritar, familia eta lagunei ere. Larraulen badugu eskola bat, badugu proiektu bat eta ekitaldi hau horren erakusle da. Era berean, lerro hauen bidez gure esker ona adierazi nahi genieke Xabi eta Iñarri beste behin ere emandako babesagatik, musikari paregabeek lagundu gintuztelako bidean.
Bihotzetik jaiotzen dena, nahiz eta batzuetan perfektua ez izan, beti izango da benetakoa, inspiratzailea eta, batez ere, zurea, eta emanaldi hau, halaxe sentitzen dugu. Beraz, gozatu!