Erasotzaileak ez ditugu onartuko ez Villabonan, ez Zizurkilen, ezta beste inon ere

Erabiltzailearen aurpegia Lurgatz 2021ko api. 22a, 07:36

Zizurkilgo udalak ateratako idatziaren harira, Lurgatz Talde Feministak argi eta ozen salatu nahi dugu Zizurkilen jaso den indarkeria matxista.

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!

Zizurkilgo udalak ateratako idatziaren harira, Lurgatz Talde Feministak argi eta ozen salatu nahi dugu Zizurkilen jaso den indarkeria matxista. Honekin batera, gure babes osoa helarazi nahi diogu biktimari edozeren aurrean laguntzeko gure prestutasuna adieraziz.

Geuk babesa ematetik haratago, ezinbestekoa deritzogu jendarteak berak ere babestea; herritar ororen zeregina da biktimarekin bat egitea eta erasoen aurrean erantzun bat ematea. Noski, hor izango gara emakumeok lehen lerroan erasoen aurrean autodefentsa aldarrikatuz. Indarkeria matxista ez da egun bateko gertakaria eta zoritxarrez, emakumeok egunerokotasunean pairatzen ditugu erasoak.

Egunerokotasunean bizi dugun indarkeria sinbolikoa da erasotzailea, gizonezkoa, gertakari hauetara bideratzen duten muina. Eskuartean dituzten pribilegioek boterearen jabe direla sinestarazten die eta horri aurre egin behar diogu. Pribilegio horiek emakumeon eskubideen lepotik doaz eta ez dira inondik inora naturalak.

Oraingo honetan, Zizurkilen egon daitekeen mobilizazioarekin bat egingo dugu eta hortxe izango gaitu erasotzaileak gure eskubideak aldarrikatzen. Erasotzaileak ez ditugu onartuko ez Villabonan, ez Zizurkilen, ezta beste inon ere! Gora autodefentsa feminista!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!