Ipar Haizearen gutun irekiari erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Andoain 2019ko api. 5a, 13:05

Aiurriko 'Postontzia' atalean aipamen zuzena egin zigutelako (Aiurri, 602. zenbakia. 2019ko martxoaren 29a), hauxe adierazi nahi dugu:

  • Guk dakigula, edukiontzien irekiera hainbat egunera mugatzeko erabakia ez da teknikoa, baizik eta politikoa. Lurrazpiko edukiontziak baztertzeko erabakia politikoa izan zen bezalaxe.
  • Gezurra da hondakinen bilketarako sistema berriak edukiontzi gehienen berritzea ekarri duenik. Adierazi beharko zenukete berrikuntza Mankomunitateak berak egin duen esleipenagatik izan dela.
  • Alderdi sozialistak sekula ez du teknikoen lana gaitzetsi, ez arlo horretakoa eta ez beste alorretakoa ere. Errespetuz jokatzea eskatuko genizueke, iraindu gabe. Aurre kanpainan bagaude ere, denak ez du balio.

Sozialistok:

  • Bat gatoz edukiontzi eta poltsen banaketarekin, Andoaingo familia guztiek materia organikoa bereizteko aukera izan dezaten. Gure ustean, datu orokorren igoeraren arrazoia hortxe dago. Eta ez edukiontzi grisa ixteko erabaki mugatzailean.
  • Bat gatoz edukiontzi grisa txartelaren bidez irekitzeko erabakiarekin, modu horretan beste herrietako pertsonek Andoainen zaborra botatzea saihesteko.
  • Ez dugu ulertzen zergatik Tolosan errefusaren erabilera egunerokoa 
  • izan daitekeen, eta Andoainen soilik astean 
  • lau alditan.
  • Gure apustua: Edukiontzi grisa txartelarekin egunero ireki ahal izatea, eta ez soilik astean lau alditan.

Informazioa zabaltzeko garaian zuhurtziaz jokatzea eskatuko genizueke. Etzazuela jendea nahastu datu edota baieztapen faltsuekin. 

Adeitasunez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!