Kontua da Andoaingo herritarren zati batek zenbait urte daramatzala udalbatzak osorik etxetik jarraitu ezinik, bertan esaten zena ulertu ezin zutelako eta hori dela eta andoaindar guztien hizkuntza eskubideak ez dira bermatu orain arte.
Testuinguruan ipintzeko eta mundu guztiak gertatutakoa ulertzeko, esan behar dugu herritar guztiek udaleko osoko bilkurak bertatik bertara jarraitzeko aukera dutela eta, kasu horretan, Udalbatzako kideekin gertatzen den moduan, itzulpensistema eskuragarri dutela, eta entzungailu batzuk erabiliz, osoko bilkura arazorik gabe jarraitzeko aukera dutela.
Gainera, udaletxera hurbildu beharrik gabe, urte batzuk daramatzagu udaleko osoko bilkurak Bideo streaming bidez udalaren web-orritik zuzenean edo udalaren YouTubeko kanaletik gunean bertan edo beste egun batean jarraitzeko aukera emanez.
Baina, kasu horretan, etxean dauden herritarrek ezin dute emankizunaren hizkuntza aukeratu, eta pertsona bakoitzaren esku-hartzeak honek erabilitako hizkuntzan bakarrik entzun ditzakete. Hortaz, kezkatuta gaude herritar guztiek parte-hartze guztiak normaltasunez eta ulertzeko moduan jarraitzeko aukera ez dutelako. Alderdi Sozialistak nahi du herritar guztiek, salbuespenik gabe, Udaleko osoko bilkurak jarraitzeko aukera izatea. Horregatik jakinarazi nahi dugu Alkatea Udaleko
Informatika Sailarekin batera lanean ari dela herritarrek euren etxeetatik osoko bilkurak Udaletxean bertan egongo balira bezala jarraitzeko aukera izateko. Baina gaur egun, eskura ditugun bitarteko teknikoak kontuan hartuz, aukera hori ezin da bermatu. Agian denbora bat beharko dugu hala egiteko modua aurkitzeko eta, horregatik, herritar guztiei egoera uler dezaten eskatzen diegu. Bien bitartean, gure alkatea osoko bilkuretan bi hizkuntzetan arituko da, orain arte hala gertatu ez den arren.
Hori guztia esan ondoren, lotsagarria, alderdikoia eta bidegabea iruditzen zaigu azken 8 urteetan gobernuan egon den eta andoaindar guztiek Udalaren informazio zuzena jasotzeko eskubidea bermatzeaz arduratu ez den alderdiak eragitea alarma soziala, hain sentikorra den gai batekin. Izan ere, eurek badakite, askotan hala erakutsi dugulako, Alderdi Sozialistak, Andoainen eta Andoaindik kanpo, Euskara sustatzeko ekintzak babestu dituela, babesten dituela eta babestuko dituela. Esate baterako, Alderdi Sozialistak Andoaingo Udalean Euskararen erabilera normalizatzeko plana bultzatu du eta Euskaraldian edota Korrikan parte hartu du. Alderdi guztiek ezin dezakete horrelakorik esan.