Zizurkilgo PSE-EEk EH Bilduren gobernuari eskaera formala lehenbailehen tramitatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkariordetzan, NANa eta pasaporteak emateko zerbitzu ibiltaria jasotzeko.
Josean Sanchez bozeramaile sozialistak deitoratu du EH Bilduren "utzikeria eta borondate falta" udalerrian NANa berritzeko doako zerbitzua martxan jartzeko, eta horrek dakartzan eragozpenekin beste idalerrietara joatera behartzen ditu herritarrak.
Gobernuaren Ordezkariordetzak zerbitzu hau martxan jartzeko aukera eskaini zien joan den udan Gipuzkoako udalerri guztiei, Zizurkil barne. "Zazpi hilabete pasa dira dagoeneko eta EH Bilduk ez du ezer egin herritarrei izapide hori errazteko", adierazi du Sanchezek.
Gogoratu behar da NANa ematea Polizia Nazionalaren eskumen esklusiboa dela, horretarako baliabide teknikoak baititu; beraz, ez dago eragozpenik zerbitzua Zizurkilen emateko. Izan ere, Gipuzkoan dagoeneko 8 udalerrik berritu dezakete NANa udalerrian
bertan: Zumarragak, Lasarte-Oriak, Debak, Legazpik, Elgoibarrek, Arrasatek, Urnietak eta Alegiak. Are gehiago, zerbitzua arrakastatsua izan da eta 950 dokumentu baino gehiago eman dira NAN eta pasaporteen artean. "Gure ustez, Zizurkilek ezin du atzean geratu, ezta herritarrei administrazioarekin eguneroko izapideak egitea errazteko aukera galdu ere, batez ere mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei. Ulertezina da oraindik zerbitzu hori eskatu ez izana. Horregatik, bere jarreraren atzean ideologia politikoa dagoen azaltzeko eskatzen diogu gobernuari", esan du Sanchezek.