Jasotzen diren jostailu guztiak Amasa-Villabonako Elkartasun Sareari eta Zizurkilgo Udalari emango zaizkio. Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak egoera zaurgarrian dauden familien artean banatuko ditu jasotako jostailuak, eta Zizurkilgo Udalak jostailu truke azokan utziko ditu. Trukean hartzen ez diren jostailuak Zizurkilgo Udalak gordeko ditu. Kasu horretan ez da trukerik egongo, Zubimusuk dohaintzan emango baititu jostailu guztiak.
Herritik herriarentzat
Zubimusu Ikastolak bat egin nahi du beste behin Amasa-Villabonan eta Zizurkilen herritarrei begira antolatzen diren egitasmoetan. Are gehiago aurtengoa bezalako urte zailean. Elkarri laguntzea, kontsumo arduratsua bultzatzea, dohaintza, birziklapena eta lankidetza lehen pertsonan bizitzeko aukera izango dute beste behin Zubimusuko ikasleek zein komunitate osoak egitasmoarekin.
Horregatik, komunitate osoari dei egiten zaio etxeko armairuan azken denboraldian erabili gabe dauden jostailuak jaso eta larunbatean Errebote plazara eramateko.
Jarrai dezagun elkar laguntzen!