Zubimusuko Haur-eskolako matrikulazio epea zabalik dago ikasturte osoan zehar.
Proiektuaren eta 0-2 urte bitarteko haurrentzat haur-eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu.
Honako hauek dira gure ardatzak:
- Zaintza uneen balio hezigarria.
- Ordutegi (07:30 - 17:00) eta egutegi zabala (uztailean irekita).
- Haurraren ongizatea eta norbanakoaren erritmoekiko errespetua bermatzea.
- Adin aniztasunean oinarritutako testuinguru segurua.
- Ikastolaren eta familiaren arteko elkarlana sustatzea.
Hartu hitzordua emailez zubimusu@ikastola.eus edo 943 692321 zenbakira deituz.