Korrika ekin diote txikienek umeen egunari Zizurkil Goian. Bi urtekoetatik hasita fin aritu dira korrika, nahiz eta baten batzuk suziriekin beldurtu. Indarrak hartzeko bazkaria dute, eta arratsaldean jolasean jarraituko dute puzgarrietan, kart pistan eta jolas ezberdinetan. Gauean, berriz, mozorro gaua ospatuko da.