Andramariak 2018

Argazki zaharren erakusketa ikusgai Zizurkilgo jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abu. 16a, 02:00

Hernandorena Kultur Elkarteak 10.000 argazki inguru bildu ditu Zizurkilgo baserrien, ermiten eta paisaien irudiekin. Bertako kide den Joxin Azkuek zenbait argazki aukeratu eta horiei buruz hitz egin digu. Adineko jendearentzako urteetan atzera bidaia polita izan daitekeela ziurtatu du Azkuek. Festa guztietan egongo da ikusgai, baita Elbarrenako jaietan ere.

[Bideoa]

Argazki guztiak hernandorena.eus webgunean daude ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!