Adinekoen ibilaldia ostiralean, Benjamin jaia larunbatean, jolasak haur eta gazteentzat, Zumbaton edota Reziklator erakustaldiak..., Adin tarte guztiak asetuko dituen egitaraua prest dute Urnietan. Aurten, gainera, ospakizuna herriko txoko ezberdinetara zabalduko dute. San Juan plazan burutuko dira ekitaldi asko, beste batzuk Egape ikastolako jolastoki estalian eta aurten beste hainbat ekitaldi gehiago Etxeberri plazan. Bertako auzo elkarteak larunbat arratsalderako sardin jatea, bingoa eta musika saioa antolatu ditu.
Reziklator
Etxeberri plazan iragarrita dago larunbat arratsalderako, eta eguraldi txarrarekin tailerra Egapeko jolastoki estalira eramango dute. Reziklator ekimena 2-12 urte bitarteko haurrei zuzendurik dago, birziklapenaren garrantzia barneratzeko sortua. Gorputz perkusioa eta musika tresnak elkartuko dituzte. Lehenago Zumbaton eta Urnieta warrior ikuskizuna izango da San Juan plazan.