Minbiziari aurre eginez, elkarlanean Aiztondo bailaran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 6a, 02:00

Minbiziaren aurkako elkarteak antolatuta, 'Ondo jan, ondo bizi' show cooking saioa eskaini zuen atzo arratsaldean Javi Ribero sukaldariak, Maider Sierra psikoloagoak lagunduta:

Argazkiak

Minbiziaren prebentzioari begira, bi plater goxo eta osasuntsu prestatu zituen sukaldari billabonatarrak Berdura plazan, batik bat, zerealak, barazkiak eta fruitu lehorrak oinarrian hartuta. Bertara gerturatu ziren eskualdeko herritarrek, errezetak zuzenean prestatzen ikusi nahiz azalpenak entzuteaz gain, prestatutako platerak dastatzeko aukera izan zuten plazan bertan.

Javi Ribero sukaldariak, eskuartean zituen elikagaien ezaugarriak azaldu ondorenean, jakiak prestatzerakoan, kontuan hartu beharreko hainbat gomendio ere luzatu zuen. Besteak beste, barazkiak egosterakoan, haien propietateak ondo mantentzeko, barazkiak gutxi egostea. Gainerakoan saldak indar handia hartu bai, baina barazkiek beren ezaugarri nagusiak galtzen dituztelako. Ohiko findutako galtza baino, gatz lorea edo ezkatazkoa erabiltzea ere gomendatu zuen, gatza erabiltzekotan, horixe baita kalte gutxien eragiten duena. Gauza bera azukrearekin ere; glas azukrea baino hobetzat jo zuen ohikoa, baina gomendagarriena, kainaberatik eratorritako azukre beltza edota azukrearen ordezkoa den panela proposatu zituen.

Minbiziaren aurkako elkarteak azken asteotan Aiztondo mailan antolatu duen ekintza sorta atzo arratsaldeko saioarekin amaitu ziren. Baina  hitzordurik garrantzitsuena, bihar, –urriak 6, larunbata–, izango da; Aiztondoko minbiziaren aurkako martxa, hain zuzen ere:

Urriak 7, larunbata: Minbiziaren aurkako Aiztondoko martxa:
09:30-11:00 8 urtetik gorako haurrentzako kirol ekintzak, Zizurkilgo Pello Mari Otaño eskolan.
09:30etatik aurrera, Larraul, Asteasu, Alkiza, Aduna eta Zizurkil goitik oinezko taldeak etorriko dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazara.
11:10 Zizurkildik Villabonara kalejira, buruhandi eta musikariek lagunduta.
12:00 Zarauzko taldeari lekukoa ematea, 2018 martxa burutuko baita bertan.
12:15 Zumba eta spinning saioak, Villabonako gune ezberdinetan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!