Aberne filmaren grabaketa egin dute egunotan

Irati Santiago billabonatarraren 'Aberne' filma postprodukzio fasean sartzera doa. Azken egunetan egin dituzten grabaketa lanak bide onetik joan dira. Asteasuko pilotalekuan grabatu zituzten atzo filmeko zenbait eszena, eta dozenaka pertsona hurbildu zen, estra lanak egiteaz gain, film baten grabaketa barnetik ezagutzeko asmoz. Aiztondo bailarak presentzia handia du Aberne filman; grabaketen kokalekua izateaz gain, Janire San Sebastian zizurkildarra da protagonista nagusia, eta Irati Santiago billabonatarra da ideiaren sortzailea.

Argazkiak (Irati Santiago)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!