Inauteriak 2019

22 konpartsek alaituko dute Andoango desfilea inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2019ko ots. 26a, 12:58
22 konpartsetako eta udaleko ordezkariak, Urigainen atzo.

Astelehenean konpartsetako kideek azken xehetasunak lotzeko bilera egin zuten Urigain Kultur Etxean, Esti Mujika kultura zinegotziarekin, Laura Landa eta Edurne Ustaritz kultura teknikariekin eta Lanberto Otermin udaltzainarekin batera. Larunbaterako umorea ziurtatua dagoela adierazi zuten guztiek ere.

Guztira, 22 konpartsa eta 500 pertsonatik gora dira desfilean parte hartuko dutenak. Klaap Dantza Eskola, Ondarreta, Gulum Gele, Kutxipandi, Batukada Poperoak, Nahaste Borraste, Patxadan, Aho Rita Zapatariak, Kolokaitos, Somos la Hostia, M.G., Adabebu, Army-Men, Zumbalokura, Pelotok, Los Joxe´s, Los Lupercales, Barrigada, Andoaingo Animaliak, IEUP! eta Gibson Taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!