Eskualdeko Inauterietako albisteak
Inauteri koloretsuak ospatu ziren Etxeberri plazan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Ubeda 2019 mar 04 Urnieta

Haur eta helduentzat moldatutako jaia ospatu zen Etxeberri Plazan, atzo. Bertako auzo elkarteak antolatuta, mozorro tailerra, txokolate jate solidarioa eta pintxo potea egin ziren lehenbizi, eta ondoren, mozorroen lehiaketa heldu zen. Oholtzara hainbat urnietar igo zen, bakarka zein taldeka, eta nork baino nork irudimen handiagoa erakutsi zuen.