Astelehen iluntzean, larunbateko desfile handiaren azken xehetasunak lotzeko bilera egin zuten Urigain kultur etxean, Esti Mujika kultura zinegotzia, Laura Landa eta Edurne Ustaritz Udal teknikariekin eta Lanberto Otermin udaltzainarekin batera. Konpartsako kideek larunbaterako umorea ziurtatua dagoela adierazi zuten.
Parte hartze datuak oso kontutan hartzekoak dira. Larunbat arratsaldeko desfilerako 22 konpartsa eta 500 lagun izena emanda daude. Hori guztia bideratzeak antolaketa lana eskatzen du, halabeharrez. Egun handia izango da, beraz, larunbatekoa. Ez baita ahaztu behar, nor bere kasa dozenaka lagun irteten dela mozorrotuta. 40. urteurreneko inauteriak, eguraldiak giroa zapuzten ez badu, pimerakoak izango direla aurreikusi daiteke.
Larunbateko jai handiaren osagarri, ospakizun ugari izango dira Ostegun Gizenean eta Ostiral Mehean. Andoaingo inauterien 40. urteurrena ospatu beharra dagoelako, bazkari herrikoia antolatu dute iganderako. Mozorrotzea gogoko duenari asteburu polita datorkio.
Ostegunetik igandera, ospakizun ugari Andoainen
gandean inauterien 40. urteurreneko bazkaria egingo dute Goikoplazan, 14:00tan hasita.
Otsailak 28, osteguna
Ostegun gizena
15:00 Mozorro festa ikastetxeetan. 3-7 urte artekoak ikastetxean. 8-12 urte artekoak Bastero plazan elkartuko dira.
15:15 Ikasleen kalejira herrian barrena, Goikoplazaraino.
16:15 Pregoia eta txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Dantza saioa, Gora Kaletxiki txarangak eta dultzaineroek lagunduta.
17:15-20:00 Beldurraren etxea Gazte Lokalean.
17:30 Maskara lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Urigainen.
18:00-19:30 Maskara erakusketa Urigainen.
18:30 Olagain txistulari taldearen kalejira Goikoplazatik abiatuta.
19:00 Pintxo pote musikala Olagain taldeko txistulariek, Alberto Agirre Abesbatzak, kantu kalejirak eta Udal musika eskolako abesbatza eta instrumentu joleak alaituta. Ibilbidea: Bastero plaza, Kale Nagusia eta Zumea plaza.
Martxoak 1, ostirala
17:30 Mozorro festa Gazte Lokalean. Mozorrotuta joatea ezinbestekoa da, hurbildu nahi duen gaztearentzat.
18:00 Udal musika eskolaren Inauterietako kontzertua Basteron: "Dar-dar" ipuin musikatua.
18:00-19:30 Maskara erakusketa Urigainen.
Martxoak 2, larunbata
10:30-13:30 / 18:00-20:00 Maskara erakusketa Urigainen.
11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Anbrosia Olabide, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza.
12:00 Mozorroak nahiz konpartsak, kalez kale.
12:00-13:15 Soinuak musika eskolako ikasleen kalejira.
17:00 Konpartsa eta mozorro desfilea. Ibilbidea: Txitibar plazatik Goikoplazaraino.
23:00-03:00 Gazte Jai disko festa Nafarroa plazan.
Martxoak 3, igandea
12:00 Mozorroak nahiz konpartsak, kalez kale.
14:00 Inauterietako herri bazkaria Goikoplazan.
16:45 Rockalean! Kontzertu ibiltaria, Goikoplazan hasita.
Martxoak 4, astelehena
18:00-19:30 Maskara erakusketa Urigainen.