Inauteriak 2019

Asteburuan ospatuko dira Inauteriak Urnietan

Iazko Inauteriak Urnietan.

Bideojokoak da aurtengo gai nagusia Urnietako Inauterietan. Larunbatean 12:30ean lehertuko da jaia poteoarekin eta kalejirarekin. Ondoren, herri bazkaria izango da eta 16:00etatik aurrera topaketa, kalejira, desfilea eta elektrotxaranga izango dira. Igandean, Etxeberri auzo elkarteak antolatuko du jaia.

Txokolatada solidarioa, maskaren tailerra, mozorro lehiaketa eta pintxopotea egongo dira Etxeberri auzoan. Eguraldiak laguntzen ez badu ostera, ekintzak Egape ikastolan gauzatuko dira.

Trafiko mozketak Idiazabal kalean
Inauterietako jaien eraginez, Idiazabal kalean trafiko mozketak egingo dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!