Elkartasun mezu ugari jaso dituen Baltasarren senideen eskertza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 7a, 01:00

Elkartasun uholdea jasotzen ari da Baltasar errege magoa azken orduetan, Meltxor eta Gaspar erregeen gutuna argitaratu denetik bereziki. Gutunak irismen handia izan du internet sarean, webgunearen bidez eta sare sozialen bitartez. Baltasarren senideek esker ona adierazi dute.

Facebooken, esaterako, 330 aldiz parkekatu da eta Twitter sarean dozenaka dira gutuna eta Baltasar erregea hizpide izan dituztenak. Hizpide izateaz gain, 94 aldiz bertxiokatu da. ETBko gaueko albistegiak ere gutunaren berri jaso zuen, gertaerari eskainitako informazio tartean.

Aiurri.eus webgunean, ez ohikoa izaten ari da iruzkinen kopurua. Askoren artean, Xabat delakoak honela dio: “Zorionak. Horrela egiten dira gauzak. Herri heldu bat gara. Milesker eta animoak”. Jonek, bestalde, askok bezala, Baltasarri elkartasuna adierazi diote: “Baltasarri nire zorionik beroena herriarekiko erakutsitako konpromisoagatik, ez da batere erraza hainbeste jenderen aurrean hitz egitea, eta are okerrago ezer prestatu gabe. Arratsaldeko gaizki ulertua alde batera utzita, horrelako marroi bati baiezkoa esatea, txalotzekoa benetan”.

Senideen eskertza

Baltasar errege magoaren izenean, Xabier Aranzeta andoaindarrak gutuna txalotu eta esker ona adierazi du Facebook sarean: “Ederra. Hau da egia, hau da errealitatea. Milesker bihotzez familiaren partetik eta gora Melchor, gora Gaspar... eta zuen baimenarekin bereziki gora Baltasar!”.

Loturak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!