"Gipuzkoan osasun mentalaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu ditugu eta geure kolektiboaren ikuspegi zabala islatzen duten kazetaritza lanak, sentsibilizazioa sozialaren aldeko eta gizarte estigmaren kontrako apustua egiten dutenak, saritu nahi izan ditugu".
Ikus-entzunezko saria Aiurrirentzat
Saria emateko batzordeak ondorioztatu duenez, "Andoaingo eta Urnietako Aiurri komunikabidearen lana aintzat hartu nahi dugu, gure elkarteak Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira urriaren 11n antolatu zuen bertso saioari emandako zabalpenarengatik. Komunikabide horren lantaldeak, eta bereziki Xabier Lasa Bergara kazetariak, bertso saioaren zenbait atal filmatu zituen Aiurriren [Youtube] kanalera igotzeko eta saioaren inguruko kronika [esteka] txertatzeko. Asko eskertzen dugu komunikabide txiki honek egindako lana buru osasuna gai nagusitzat zuen bertso saio horren berri emateko".
Prentsa idatzia atalean Zazpika Garako gehigarrian argitaratutako lan bat saritu dute, Miren Saenz kazetariak idatzitakoa. Irratiaren atalean, berriz, ‘Hoy por hoy San Sebastián’ irratsaioko Eva Monente kazetariak egindako elkarrizketa sakona.