Horrez gain, Udalak dei egiten die herritarrei, euskara erabil dezaten eguneroko bizitzan; izan ere, Euskaraldiko hamaika egunetatik haratago euskarak 365 egun baititu.
0361 zenbakiak eskuratu du Zizurkilgo merkatari eta ostalariek osatutako saski ederra. Jose Ramon Martiarena Zapirain du izena irabazleak, eta gaur eskuratu du saskia, Maite Amenabar Zizurkilgo Udaleko alkateordearen eskutik. Zizurkilgo Udalak eskerrak eman dizkie Zizurkilgo merkatari eta ostalari guztiei, emandako laguntzagatik, bai eta kanpainari egindako ekarpenagatik ere.
Horrez gain, Udalak dei egiten die herritarrei, euskara erabil dezaten eguneroko bizitzan; izan ere, Euskaraldiko hamaika egunetatik haratago euskarak 365 egun baititu.