Azaroaren 23an hasi, eta hamaika egunez luzatuko da Euskaraldia. Konpromezu berezia eskatuko duen ariketa izango da; hizkuntza ohiturak aldatzen hasteko pausoa. Euskaraz ulertzen duten guztiek izango dute Euskaraldian parte hartzeko aukera.
Hitz egiteko gaitasunik izan ez arren, euskara ulertzen dutenek, Belarriprest paperean aritu ahal izango dute. Haiei euskaraz egiteko gonbita luzatuko diete gainerakoei Belarriprest figura hautatzen dutenek. Euskaraz hitz egiteko gaitasuna dutenek berriz, Ahobizi papera hartuta emango diote indarra Euskaraldiari. Ahal duten guztietan euskaraz aritzeko konpromezua hartuko dute Ahobiziek. Bi figura hauek identifikatzeko txapak sortu dituzte, Euskaraldiak irauten duen bitartean erabiltzeko.
www.euskaraldia.eus webgunean aurki daiteke ekimenaren inguruko informazio osoa. Eskualdean barrena, ugari izango dira ekimenaren inguruan antolatutako ekitaldiak:
AMASA-VILLABONA
Azaroak 22, osteguna
Xexili eguna ospatuz eta hurrengo egunean Euskaraldiari hasiera emango zaiola gogoraraziz, Euskal Herrian Euskaraz kanta abestuko dute.
Azaroak 23, ostirala
Hasiera emango zaio ariketa kolektiboari.
Azaroak 25, igandea
11:30 Haurrentzat jolasak Malkarren eskutik, Erreboteko plazan.
Abenduak 2, igandea
11:30 Haurrentzat jolasak Malkarren eskutik, Erreboteko plazan.
Abenduak 3, astelehena
18:00 Euskaraldian parte hartu dutenek Erreboteko plazan elkartuko dira. Bertan, egun hauetako balorazioa egingo dute. Musikaz alaituta eta pintxo goxoak dastatuz, Euskararen Eguna ospatuko dute.
ANDOAIN
Azaroak 23, ostirala
18:00 Dantzatu Kiroldegiko Zumba taldearekin, Zumba Lokurarekin eta Ikastolarekin batera Basteroko plazatxoan. Txapa jaso ez duenak, bertan izango du eskuragarri.
Abenduak 1, larunbata
18:00 Hitzaldia: “Ingelesa uste baino gehiago dakizu” Basteroko ekitaldi aretoan. Soinuak Musika Eskola, Olagain Txistulari Banda eta Mailu Arruti (bakarrizketa).
ZIZURKIL
Azaroak 22, osteguna
18:30 Santa Xexili. Loatzo Musika Eskolako ikasleen kalejira Zizurkil Goiko kaleetan zehar 18:30ean, eta instrumentuen kontzertua Zimiterioan. Ondoren, Euskaraldiaren hasiera emango duen altxafuero traka.
Azaroak 23, ostirala
Herriko tabernari eta merkatariek osaturiko saskiaren irabazlearen izena publiko egingo da.
15:30 Pedro Mari Otaño ikastetxeak komunitate guztiaren euskararen aldeko hitzarmen sinadura egingo du plazan.
Azaroak 26, astelehena
Gaztezulo plazara aterako da.
Azaroak 27, asteartea
19:30 Emakumeak paletan: partidak Intxaur frontoian. Ikusle guztientzat afari-merienda ere eskainiko dute pilotalekuan.
Azaroak 28, asteazkena
18:00 Bukalai dantza taldea Ugare auzoan barrena.
19:00 Krisi gabinetea: ‘Zein bizipen izaten ari zara Euskaraldian?’, Atxulondon.
Azaroak 29, osteguna
19:30 ‘Gu ta gutarrak’ ipuinaren aurkezpena Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean.
Azaroak 30, ostirala
15:00 Otaño ikastetxearen eskutik, herri kirolak eta gaztain jatea Aurrera plazan.
Abenduak 1, larunbata
Gaztezulo plazara aterako da.
20:00 Demode Quartet taldearen kontzertua plazako estalpean.
Abenduak 3, astelehena
Euskararen eguna. Herriko hiru ikastetxeek euskal kantekin alaituko dute herria.
Euskaraldiaren amaierako ekitaldia: ‘Nola bizi izan dituzu hamaika egun hauek?’. Parte-hartzaileak plazan elkartuko dira iritziak trukatzeko. Ondoren, argazki erraldoia aterako dute.
ADUNA
Abenduak 2, igandea
11:45 Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren emanaldia. Mikel Emazabal-en zuzendaritzapean, saioa eskainiko dute, pilotalekuan.
Abenduak 3, astelehena
19:00 Juan Krutz Igerabide idazlea bertan dela, solasaldia egingo dute herritarrekin. Kultur Aretoan elkartuko dira.
ASTEASU
Abenduak 2, igandea
Eguerdian, herriko musikarien kalejira. Euskararen inguruko kantuak eskainiko dituzte herrian barrena.