Laboral Kutxa Euskaraldiarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 20a, 01:00

Etengabea da Laboral Kutxak euskarari eta euskal kulturari erakutsi dien atxikimendua, gizartearekin konprometituta dagoen neurrian. Hamaika proiektu eta egitasmo bideratu dira, eta makina bat amets errealitate bihurtu dira gure ekarpenaren eskutik.

[BABESTUTAKO EDUKIA]

Horren haritik, joan den martxoan erakundeak egindako Batzar Nagusiak berretsitakoaren arabera, Euskaraldiari ere erabateko atxikimendua erakutsi zitzaion, ekimena barrura eta kanpora begira bultzatzeko konpromisoa hartuz. Testuinguru horretan, Laboral Kutxako hamaika langileren parte-hartzearekin egindako bideoa grabatu, ekoiztu eta zintzilikatu da astebetez langileon intranetean. Sortutako produktua edukiz eta formaz ederra eta oso motibagarria izan da. Horren lekukoa da 500 lankidek izena eman izana Euskaraldian parte hartzeko.

{{IMG-42253}}

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!