Ahobizi eta Belarriprest txapak eskuratzeko azken txanpa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 20a, 01:00

Azaroaren 23ra bitarte Ahobizi eta Belarriprest txapak eskuratu daitezke Andoaingo eta Urnietako toki hauetan:

Andoain

Goizez, 8:00tik 14:00ra, Udaletxeko Ataria zerbitzuan eta ostegun arratsaldean, 17:30etik 19:00era, Udaletxeko Kontsejupean.

Urnieta

Aste honetan, 11:30etik 14:00tara, Gazte informazio puntuan. Eta arratsaldez, 17:00etik 19:00tara. Ostiral arratsaldean, 19.00etik 21.00era, Guriako plazan. Eguraldi txarrarekin ez da mahaia jarriko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!