Ospakizun jendetsua igande eguerdian San Juan plazan, Euskaraldiaren harira. Ehunka herrikidek bat egin dute ekimenarekin eta horietako asko gaurko atariko festara hurbildu dira. Dantza, bertsoa, pintxoak... osagai ugari izan dira Ahobizi eta Belarriprest arituko direnentzat.