Ahobizi eta Belarriprest txapen banaketa, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenek, txapak jasotzeko aukera izango dute azaroaren 16tik 22ra. Inor txaparik gabe gera ez dadin, aukera ezberdinak prestatu dituzte:

Euskaraldiko Ahobizi zein Belarriprest txapak udal-bulegoetan eta udaletxean eskuratu ahal izango dira, azaroaren 16tik 22ra bitartean.
Udal-bulegoak zabalik aurkituko dituzue goizeko 8:00etatik 16:30era bitartean, eta udaletxea 9:30etik 15:30era.


Horrez gain, azaroaren 21ean, 19:00etatik 21:00etara jaso ahal izango dituzue, udal-bulegoetan.


Bestalde, Zubimusu ikastolako mahaian izena eman duzuenon kasuan, ikastolan bertan ere eskuratu ahal izango dituzue txapak, azaroaren 20an, goizeko 7:30etik 17:00etara bitartean.
San Millan eskolan izena eman duzuenon kasuan, han bertan ere eskuratu ahal izango dituzue txapak, azaroaren 16an, ostiralean, arratsaldeko 16:30etik 17:30era bitartean.
Pedro Mari Otaño ikastetxean izena eman duzuenok, berriz, azaroaren 16an ere eskuratu ahal izango dituzue txapak ikastetxean bertan, 9:15ean eta 16:15ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!