La Salle Berrozpe ikastetxeko, Leizaran institutuko eta Aita Larramendi ikastolako gurasoen artean Euskaraldiarekiko gertutasun handia dago.
ibon Elizasu, Ahobizi
“Ez naiz mota hauetako ekimen zalea. Ahobizi naiz aspalditik, ahal dudan neurrian eta nire akatsekin. La Salleko Aitor Azurmendik hots egin zidan. Niretzat egunerokotasunean egiten du- dana egiten jarraitzea da, bidean dagoenari laguntzeko ere bai, noski. Agian ere balio dit noizbait kontziente izateko ez garela beti Ahobizi izaten. Lanean, lanetik kanpo edota lagunartean erdarara jotzen dugu eta Ahobizi izateari uzten diogu. Euskaraldiak balioko dit akuilu moduan, eta lagungarri izan nadin beste askorentzat”. Euskaldunen artean kritika egiteko aukera baliatu nahi du: “Euskararen inguruan hitz egiteaz nazkatuta nago. Egin behar dena da euskaraz hitz egin. Baita ere norberak bere buruari autokritika eginez. Nire kasuan ez dut beti eta eremu guztietan euskaraz hitz egiten, eta naturaltasun osoz egin beharko litzateke. Gainontzean, ondo daude horrelako ekimenak. Batzuetan kritikoa naiz. Orain dela urte batzuetatik o ziala den hizkuntza delako. Hortik aurrera esaten den guztia soberan dago. Euskara erabili egin behar da, errealitatea zein den jakinda. Baita herri honetan ere. Pasaia Antxokoa naiz, eta hamar urte daramatzat Andoainen bizitzen. 47 urte ditut, eta asko harritzen nauena da adin horretatik nahi- ko behera oraindik ere zein urrun dagoen jende asko euskaratik. Eta horiek, aukera edukita, euskara egunerokoan ez erabiltzea erabaki dute. Hor bai naizela kritiko”.
Xole irigoras, Ahobizi
Ez du aipatu gabe utzi nahi hizkuntz disglosia: "Ez ginen elebidun irten eskolatik eta nire adineko jende askoren seme-alabak elebidunak dira, baina gurasoak ez. Eta gainera, euskara pixka bat dakiten guraso ho- riek ez dira ausartzen hitz egiteko pausua ematera. Nire partehartzea hortik doa: Guraso horien lehen hitzak behintzat euskaraz izan daitezela bultzatzea". Horregatik beharrezkoa ikusten du Euskaraldia: "Oso baliagarriak dira mota horretako ekimenak. La Salle Berrozpeko Gurasoen Elkarteko euskara arduraduna naiz. Euskara eskolaz kanpoko ekintza gisa daukagu, eta astean bitan kanpotik hona etorritako haurrei edota etxean euskara hitz egiten ez dutenei laguntzeko. Horrelako ekintzak ikustea beraientzat oso garrantzitsua delakoan nago".
Maxi Meyer, Belarriprest
“Llevo dieciocho años en Euskadi. Hice un año y medio en el euskaltegi y lo tuve que dejar por temas de trabajo. El Euskaraldia me servirá para seguir mejorando con el euskera. Me cuesta hablar en euskera, pero si vamos despacio, con palabras simples, puedo responder. Cuando le dije a toda la gente que estaba estudiando euskera se alegraron. El carnicero dejó de hablarme en castellano, en la panadería y en la pescadería también... Denek euskaraz egiten zidaten.
La falta de identidad que tenía en Argentina como pueblo lo he encontrado aquí. Animaría a la gente a que participara en Euskaraldia. Es como abrir la mente a algo que no conoces. A veces lo desconocido te da un poco de miedo, pero te abre muchas puertas”.
Jimmy Brosa, Ahobizi
Euskaldun berria da, eta Euskaraldian parte hartzeko gogotsu dago: “Euskara ikasi nuen beste batzuen laguntzarekin. Euskaraz aritzeko beharrezkoa da ingurukoen laguntza. Ahobizi aritzea inguruko jendea ezagutzeko beste aukera bat da. Harreman berriak sortzea ere polita izango da. Eta batez ere, euskara ikasten ari den jendearekin, ni orain nagoen bezela, hemendik urte batzuetara katea jarraitzeko”.
Euskaraldiarekin erabat identi katzen da: “Batez ere oso herrikoia delako. Partaidetza askea da, parte hartu ala ez norberak erabakitzen du. Euskaraldian parte hartzera animatzen ditut laguntza eskaini dezaketenak. Jendeak eskertuko du. Laguntza hori jaso duenarentzat oso naturala izango da ekimena. Oso ondo egongo da”.
Mari Mar Mora, Belarriprest
Leizaran institutuko gurasoak euskaraz bizitzeko jarrera aktiboa hartu du: “Osakidetzan lan egiten dut, eta saiatzen naiz nire egunerokoan euskara erabiltzen. Aisialdian euskaraz hitz egiten saiatzen naiz, baita azokara joaten naizenean ere. Euskaraz hitz egiten badidate, euskaraz erantzuten dut. Nire buruak gazteleraz funtzionatzen du, eta hortaz esfortzu handia egin behar dut euskarazko aditzak zuzen erabiltzeko garaian”. Ama izateak euskara ikasi eta praktikatzeko joera areagotu zion: “Ludotekara joaten nintzen haurrekin, eta bertan ekintza ezberdinak egiten genituen euskararen inguruan, hala nola jokoak, abestiak...”. Euskaldun berria da, eta mintzapraktikaren garrantziaz oharttuta dago: “Euskara erabiltzeari utziz gero, zaila da berriro ere martxan hastea”.
Koro Barbero, Belarriprest
“Pixkanaka banoa ikasten”, dio Barberok: “Guztia ulertzen dut, baina hitz egitea gehiago kostatzen zait. Nire alaba Leizaran ikastetxean ikasten ari da, eta semea Ondarretan. Haien bitartez Euskaraldian baiezkoa eman dut hasieratik, ideia ona iruditzen baitzait. Euskara praktikatzeko modu ederra delakoan nago. Niri euskaraz hitz egiteko eta nik euskaraz hitz egiteko aukera polita izango da”.
Marta Diez, Belarriprest
Aita Larramendi ikastolako gurasoa da eta Belarriprest modura arituko da Euskaraldian. Ahalik eta gehien euskaraz aritzeko ahalegina egiten ari da, are gehiago guraso denetik: “Euskaraz egitea gogoko badut ere, nire ingurua erdalduna denez, ez dut askotan hitz egiten. Umeekin bai, euskaraz egiten dut. Baina lagunekin gaztelerara jotzen dut. Ohitura kontua da, eta Euskaraldiarekin hori aldatzen saiatu behar dugula iruditzen zait. Gutxi jakitea ez baita txarra, hobetzeko asmoa baldin badago”. Euskaraldiarekin euskarak hartuko duen bultzada gogoko du: “Egun horietan kontzientzia handiagoa izango dugu eta, behin igarota, polita litzateke euskara gehiago erabiltzera ohitzea”.
Edurne Izeta, Ahobizi
Belarriprest direnei euskaraz aritzeko gogotsu dago: “Nire ama hizkuntza euskara da eta etxean ere guztiok euskaraz ulertu eta hitz egiten dugu. Interesgarriak iruditzen zaizkit horrelako ekimenak gehienbat, euskararen erabilera bultzatzeko. Ezagutzen ez dudan horri lehen hitza euskaraz ematea izango da nire zeregina. Joera beti baita erdarara joatea. Alde horretatik, ariketa polita izan daitekeela iruditzen zait”.
Diego Barrasa, Belarriprest
“Niretzat, euskara kultura eta hezkuntza da. Kanpotik etorri naiz, eta orain Euskal Herrian bizi naizenez, normaltzat hartzen dut Euskaraldia bezalako ekimen batean parte hartzea. Positiboa baita familia handia bagina bezala euskara normalizatzea. Hizkuntza, kirola, mendia,... edozer gauza ingurukoekin partekatzen dugun bezala, gure artean ere euskara normalizatu beharko genuke”. Argi dauka euskaraz gehiago hitz egiten saiatuko dela: “Euskaraldia euskara erabiltzera bultzatzeko modu polita da. Pixkanaka gehiago hitz egiten hastea da gakoa, nire ustez. Nik euskarazko hitzen bat ikasten badut, nire egunerokotasunean erabiltzen saiatzen naiz”.
Iban Muñoz, Ahobizi
“Belarriprest txapa duenarekin, adibidez, lehen gazteleraz egingo zenioke eta orain euskara erabiltzea polita izango da. Biak ekimen batean gaudela ikustean, elkarrizketa sor daiteke eta hori oso polita da. Agian, berriak ere sortuko dira Euskaraldian zehar. Txapa soinean eramateak horretara lagunduko duela esango nuke”.