Oro har, guraso guztiak jakitun dira erantzukizun handikoa dela hizkuntzaren aurrean hartzen den jokabidea.
Vanesa Romero, Belarriprest
Helduen jokabideari erreparatzen dio: “Andoainen euskara gehiago hitz egitea beharrezkoa dela iruditzen zait. Helduen aldetik gehienbat. Horregatik hartuko dut parte Euskaraldian”.
Dani Castaño, Ahobizi
Animoz beterik dago: “Jendea gogoz ikusten dut, eta hori garrantzitsua da. Ekimena, gainera, ondo dagoela esango nuke. Pixkanaka hitz egitera animatzeko modu polita da”.
Naroa Ezeiza, Ahobizi
Euskaraldia behar-beharrezkoa du, ingurua euskalduntzen hasteko: “Etxean euskara hitz egiten duen bakarra naiz, beraz oso zaila egiten zait egunerokotasunean euskaraz aritzea. Inguruko guraso zein haurrek euskaraz hitz egingo balute, errazagoa izango litzaidake".
Garazi Sarriegi, Belarriprest
Belarriprest txaparekin ibiliko da, hamaika egunez: “Garrantzitsua da gurasook euskaraz aritzea, haurrek ere euskaraz egin dezaten. Ez baikara konturatzen erdaraz gabiltzala”.
Henar Herranz, Ahobizi
“Haurrekin beti hitz egiten dugu euskaraz, baina helduen artean joera erdararanzkoa da. Beraz, euskara sustatzera datorren edozein ekimen esku zabalik jasoko dut”.
Fernando Serna, Belarriprest
Beste batzuri gertatu bezala, Ahobizi edo Belarriprest aukeratzeko orduan, tartean geratu da: “Ahobizi izan naitekela iruditzen zait, baina hasiera batean Belarriprest bezala hasiko naiz. Euskaraldia amaituta, euskaraz ikasten jarraitzeko asmoa daukat. AEKn izena eman dut”.
Lorena Cabezas, Belarriprest
Kaleak euskaraz betetzeko deia egin du: "Kalean erdaraz izugarri entzuten da: heldu zein haurren artean, parkean, etab. Hori gerta ez dadin gurasoen lana haurrekin euskaraz egitea da".