Aiurri berezia Euskaraldiaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 23a, 01:00

Aiurri astekariko eta hamaboskariko lantaldeak bat egin du Euskaraldiarekin. Irakurle, eskuartean duzun astekari honen banaketa ezohikoa izango da. Andoaingo eta Urnietako etxebizitza guztietan banatuko baita.

Andoaingo Udalaren eta Euskaraldia batzordearen laguntzarekin, astekariko orrialdeetan tarte berezia eman diegu euskararen transmisioan garrantzia handikoak diren gurasoei. Bi herrietako lehen hitzorduak argitaratzeaz gain, Ahobizi eta Belarriprest txapak eskuratzeko argibideak ere bertan aurki daitezke.

Aiurriko harpidedun ez bazara, jakin ezazula astero- astero bi herrietako albisteak zabaltzen ditugula. Paperean eta internet sarean, Aiurri euskaraz bizitzeko tresna osagarria da. Eta gertukoa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!